XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

k) Baltzuaren arazoei buruz Legeak jartzen dituen norbanako-alorreko legeen ebazpen-bideetatikako erdibidezko antolapenak eta hitzarmenak egitea.

l) Baltzudiruez eta ogasunez baliatzea, nonnahitik eta baltzu-zuduen arauera horiek eskatu, eskuratu eta lakatzea; gordailuak sortu, jesapenezko eta bestelako banku-kontu irekiak jarri, dirua eta baloreak orohar eskuratu, nolanahiko banku-eragiketak egitea Espainiako zein atzerriko erakundeekin, Banka ofizialarekin ere, artekarien eskutango Baltzudiruak erabiltzea, harturen-txartelak eta merkatal-diruagiriak jaulkitzea, ordainez ematea, bermatzea, onartzea, ordaintzea eta horiek salerostea, eta, orohar, banku eta merkatal-harremanen berezko eragiketak egitea inolako mugapenik gabe.

m) Ahalmenak ematea jakineko pertsonei, egitekoa betetzeko eta baltzu-zuduen aldezpena egin ahal izateko eritzi diezaion bezain zabal, Legeak eta Araudi honek jartzen dituzten mugen barruan.

2. - Esandako zerrenda aipatze hutsezkoa da eta ez ditu inolaz ere mugatzen Baltzuaren garazpideak eta zuduak jaurri, arteztu eta eraentzeko dituen ahalmen zabalak, Akziojabeen Batzar Nagusiarentzat berariz gordeta ez dagoen guztian.

15. Atala.- Batzordearen egitekoetarako esku ematea.

Arduratze Batzordeak, bere egitekoak hobeto betetzeko zehatzetarako eskua eman ahal izango die, behin-betikoz edo behin-behingoz, Batzordeburuari eta Batzordekideei, Legearen berarizko aginduz inori utzi ezinezko direnak salbu.

16. Atala - Batzordeburuaren ahalmenak. Araudi honen ataletan ematen zaizkionez gainera, honako hauek izango ditu Arduratze-Batzordeburua: 1.- Baltzuaren eta Arduratze-Batzordearen ordezkotza egitea beti.

2.- Baltzuaren zerbitzuen goren-ikuskaritza eta baltzuaren iharduaren zaingoa egitea.

3.- Araudia eta Batzar Nagusiak hartu ditzan erabakiak bete daitezenaz arduratzea.

4. - Arduratze-Batzordeak bere esku utzi diezaizkion ahalmenak.

17. Atala - Baltzuaren beste Ihardutze-sailak.

Batzar Nagusiak Batzordekide Eskudun bat izendatuko du Arduratze-Batzordekideen artetik.

18. Atala - Batzordekide Eskudunaren ahalmenak. Honako ahalmen hauek izango ditu Batzordekide Eskudunak: (...).